Gallarta Bizkaiko Abanto udalerriko auzo nagusia da. Gallarreta deituriko leku batean sortu zuten XIX. mendearen hasieran, gaur egun Kontxa II. meatza dagoen tokian kokatzen zen hain zuzen. Galar + eta = Gallarr(e)ta = Gallarta. Euskal toponimian hain hedatua den “galar” hitza enbor hila esan gure du, -eta atzizkia, berriz, ugaritasuna adierazten du.

Gallarta zaharra

Bigarren gerra karlista amaitu ostean, Bizkaiko meatzaldean “meatzal booma” deritzona hasi zen eta horrela jaio zen Gallarta, meatzari herri bezala baserri ingurunean. Gallarta zaharraren bihotza aire-tranbia, plano inklinatu eta Trianoko mendien burdina garraiatzen zuten trenen erritmora ari zen taupaka. Baina 1960ko hamarkadan herriak bere etorkizuna desagertzera kondenatuta izango zuen. Inguruetako meatokiak agortuta, Franco-Belga meatzal enpresak Gallarta azpian zegoen burdina-zaina ustiatzeari ekin zion. Derrigorrezko desjabetze baten ostean, gallartarrek ezintasunez ikusi zuten nola bota zuten herria etxez etxe lurrera. Etxebizitza ezarengatik biztanle ugarik alde egin behar izan zuten ondoko herrietara bizitzera.

Gallarta zaharretik Gallarta berrira lekualdaketa

Gallarta zaharraren ospe eta entzutea aire zabaleko meatzaren ustiapenak trenkatu zuen. 1960.urtean, Peñukas hain zuzen, izan zen eraistea sufridu zuen lehenetariko aldea. Derrigorrezko desjabetzean erabilitako prozedurak herritarren haserrea piztu zuen, urte nekosoak igaro ziren familia guztiak birkokatu arte, ez zen bizi-giroa Gallartan. 1961.urtean udaletxeak meatza kudeatzen zuen Franco-Belga enpresa salatu zuen, Gallartako erdigunean harri handiak jaustearen errua egotzita. Gallartako familia aberatsek eta ez hain dirudunek ere, ondoko herrietara bizitzera alde egin behar izan zuten, bereziki Santurtzi eta Portugaletera.
Meategiak historia handiko herria xehatzea ere lortu zuen.

Egungo Gallarta

Meatzari etorbidea herriko kale nagusia da, bertan eliza, Dolores Ibarruri institutua, udaletxea, banketxeak, saltoki gehienak… topatuko ditugu. Etorbidea Marciano iturrian hasi eta El Casal inguruan amaitu egiten da. Udaletxe berria kokatzeko El Casal ingurua aukeratu zuten. Egungo Gallartan eraiki zuten auzorik aintzindariena Mikel Deuna Taldea izan zen eta ondoren Gallarta zaharra eraisten joan ziren heinean etxebako biztanleak birkokatzeko xedearekin auzo berriak jaio ziren. 

Bizkaiko meatzaritzaren ikurretako bat izanik, herriaren ondarea berreskuratu nahian bertan eraiki zen Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa